“Izadi. Espetxean jaiotako atzera kontaketa” dokumentala gaztetxean

Ostiralarean, “Izadi. Espetxean jaiotako atzera kontaketa” dokumentala aurkeztuko dute Lizarrako Sugarra gaztetxean. Jarraian “Kulturaz”, Azpeitiko Kultur Kooperatibatik hartutako testua:

Dokumentalak Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez euskal presoak eta haren alaba Izadi pairatzen ari diren egoera azaltzen du. Haurrak hiru urte beteko ditu heldu den urteko urtarrilean, eta egokitzapenik gabe atera beharko du espetxetik.

Izadi Burlatako Maria Lizarraga eta Algortako Iñigo Gutierrez presoen alaba da; 2019ko urtarrilean jaio zen, eta Aranjuezko espetxean bizi da, orain arteko denbora gehiena Picassenteko amen moduluan igaro duen arren.

2019 amaieran, Izadi gurasoekin etxera dinamika sortu zuten, bai umea bai gurasoak arazo ugari pairatzen ari direla salatzeko, eta dokumental batean gurasoen eta haien gertuko zenbait pertsonaren testigantzak jaso dituzte orain.

Izan ere, salatzen dutenez, Izadi hilabe luzez egon da bere aita ikusi gabe, ez diote haur eskolara joaten uzten, apenas ateratzen den kalera, eta ia ez du aukerarik bere senideak ezagutzeko. Noski, pandemiarekin egoerak okerrera egin du. Gainera, hilabete batzuk bakarrik geratzen zaizkio 3 urte betetzeko, haurrak espetxetik ateratzen ziren unea, eta bere bizitza goitik behera aldatuko da une batetik bestera, egokitzapenik egin gabe.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena