Irakurri, Gozatu eta Oparitu, ekaineko saritua: Oilobarrengo Eman gaztetxoa

Ekaineko sariduna

IGO opari-txekearen lehen zozketan Unax izan bagenuen saritua, bigarren zozketan Eman izan da saritua, Oilobarrengo 8 urteko mutikoa. Remontibal ikastetxean 2. maila bukatu berria du eta oso gustuko ditu ipuinak eta album ilustratuak irakurtzea. Atseginena halere, amarekin batera irakurtzea zaio. Familian zaletasun handia dago eta, anaia Izanekin batera, Lizarrako Liburutegiko erabiltzaile ohikoak dira.


IGO

Aurtengo IGO kanpainan ere fitxa asko bete ditu. Saritua, “Amets gaiztoa nire armairuan” izeneko liburua irakurritakoan bete zuena izan da. Beste haurrak liburutegira joaten animatzeko, Emanek esan digu “toki polita dela eta liburu asko dagoela aukeratzeko”. Ezustean harrapatu zuen sariak, eta horren berri izan bezain pronto, garbi asko izan zuen zer liburu erosiko zituen Lizarrako liburu denda batean. Disfruta itzazu, Eman!

Ongi etorriak liburuen inguruan biltzen diren familiak eta liburuak aitzakia, konplizitate, solasaldi eta momentu goxoak sortzen eta marrazten dituzten familiak. Akaso, haurtzaroan ama edo aitaren magalean liburuekin “bidaiatu” duenak, gerora ere liburuak bidaide bilatuko ditu. Udan ere, hartu liburua eta gozatu bidaiaz!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena