Irakurketa gomendioa: NOLA DASTATU ILARGIA

Ekolore dendaren eskutik, aste honetako irakurketa gomendioa: Michael Grejniecen NOLA DASTATU ILARGIA (2-5 urte), `Amets egiteko liburuak ́. Argitaletxea: Pamiela – Kalandraka, 2024

Zein zapore ote du ilargiak? Gazia ala gozoa ote da? Horixe ohianeko animaliek bere buruari galdetzen omen diote, ikustean.
Gau batean, saiatu ziren ilargiraino iristen. Iritsiko ote dira?
Liburu honek talde-lana eta kooperazioaren garrantzia erakusten digu. Gainera, erabilitako formula, etxeko txikiei ikaragarri gustatzen zaie: errepikapenetan sustatzen da eta animaliak dira protagonistak. Ene! …eta sorpresa bat badu barnean!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena