Irakurketa gomendioa: Ehizaldia

Ino liburudendaren eskutik, irakurketa gomendioa: EHIZALDIA, David Lozanorena, GAZTE LITARATURAKO EDEBE SARIA 2025

Zerk egiten gaitu gizaki? Adimen artifizialak giza emozioetatik ikasi eta horiek bereganatu al ditzake? Sei gazte gonbidatu dituzte VENARIren proba esperimentalean parte hartzera.
Errealitate mistoko bideojoko misteriotsu bat da, eta inork ez du oraindik haren berririk izan. Joko-eremua zedarritzen duen herri abandonatu batean isolatuta, ehiztari gisa, AA batek sortutako izaki birtual beldurgarriei aurre egin beharko diete. Laster, ordea, VENARIk bere alderik ilunena erakutsiko du, eta gazteak, beranduegi, konturatuko dira han ez daudela lehiatzeko, harrapakin gisa baizik. Partida hasten denean, ez dago atzera-bueltarik.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena