Ipuinak barra-barra: ostegunean Txokolipuinak eta igandean Habiako ipuinak

Aste honetan bi ipuin-kontaketa saio izanen dira. Aurrena, ostegunean 17:30ean, Txokolipuinak Maitane Perezkin. Ohi bezala Los Llanos Kulturaguneko Alfonso Ugarte aretoan.

Bigarrena, aldiz, Abartzuzako Anberria elkartean igandean 17:30ean: Habiako Ipuinak Amelirekin. Habiak maite ditugu, eta arrautzak kraskatzen direnean bizitza nola jaiotzen den ikustea. Eta aurrekoan gertatutakoa magikoa izan zen. Arrautzak puskatu zirenean txioka hasi zitzaizkigun istorioak, eta guk entzun egin genituen. Orain gure buruak hegan dabiltza ipuin horiekin, eta guk zuekin ibili nahi dugu zeruan barrena. Hegaldia abiatzeko prest?

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena