Ipuin kontaketak: asteartean eta ostiralean

Datorren astearte eta ostiralean ipuin-kontaketa saio bana izanen dira; biak ala biak haurrei zuzendurik. Lehena, asteartean, Txokolipuinak: 18:15ean Alfonso Ugarte aretoan (Los Llanos Kulturagunean) Maitane Perezekin. HH3 eta LH1 eta LH2 ikasturteetako haurrentzako, 5 eta 7 urte artekoentzat. Ohi bezala, Gareanen eskutik, 2 euro txokolate ogitartekoarekin.

Bestea, ostiralean, Musak eta Fusak, martxoaren 3an, Zumadia eskolan (Abartzuza), ipuin kantariak Musak eta Fusak-ekin. 0-3 adineko haurrak eta gurasoak. Saioa 17:30ean hasiko da eta ordubeteko iraupena izanen du. Edukiera mugatua da eta izena eman behar da, 622154523 telefonoan. Azken eguna otsailaren 28an.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena