Iguzkitzako leize-zulo eta jauregira Mintza-bisita: argazki galeria eta bideo laburra


(Arratsalde pasaren bideoa kalitate onean, kalitate eskasagoan beherago duzue)

Joan den asteazkenean, apirilak 9 zituenean, arratsalde pasa egin genuen Lizarraldeko hainbat Mintzakide familiarekin. Orotara 15 lagun elkartu ginen (6 haur eta 9 heldu) eta ederki pasatu genuen. Aurrena Iguzkitza ondoko leize-zulo ikusgarria bisitatu genuen honen inguruko azalpenak jaso ondoren (ingurune geologikoaz, bertako mikro-klimaz eta zuloaren istorioez aritu ginen). Zuloaren ahoak 15x25m ditu eta 64m sakon da. Ondotik, egarriari eta goseari aurre egiteko Mintzakideek prestaturiko askari ederra hartu genuen Iguzkitzako Belatz-Medrano jauregiaren ondoan.

Komiki eta irudi ederrez lagunduta eskualdeko historia kontatu genuen (Nafarroako Konkistari zegokiona nagusiki) eta ondotik haurrekin ezkutaketan eta beste aritu ginen. Azkenean nekaturik baina gustura, 19:30ak aldera abiatu ginen etxera eta hiru ordu eman genituen euskaraz giro ederrean. Argazki galeria osoa ikusteko hemen klikatu.

Mintzakide talde bat leize-zulora kontuz hurbiltzen (zuloaren ahoak 15x25m zabal eta 64m sakon ditu):
Momentu batleize-zuloa

Askaria Belatz Medrano jauregiaren ondoan:
askariaaskaria2

Jauregiaren parajean Nafarroako Konkistaz eta jolasak:
Nafarroako historiajostatzen

Aurreko artikulua“Izaki mitologikoen biltzarra”, bihar larunbata. Egitaraua
Hurrengo artikuluaBenetako Euskal Herriko Itzulia: Bertsokleta abiatzear da