Igandean Pelax kontzertuan eta Iñaki Rifaterra pintzeletan

Datorren igandean, maiatzak 18, PPelax kontzertuan eta Iñaki Rifaterra pintzeletan izanen ditugu. 19:00etan Bota Peñan eta sarrerak 5 euroan Ino, Berri, Katxetas, Iosebe eta Ametsan eskuragarri.

Pelax: Nire musika ibilbidean egindako lagunen kantuak biltzen ditu disko honek. Pasa dira dozena bat urte bakarka jotzen hasi nintzenetik eta era batera omendu nahi izan ditut lagunak, nire erreferente handienak alegia: Kaskezur, Lurra, Physis versus Nomos, Bidelapurrak, Adrian Perez, Sorotan Babies (orain Noiz) eta Sofa taldeen kantuak topa daitezke diskoan, eta baita euskarara libreki “itzuli” dudan Karen Daltonek ospetsu egin zuen Something on your mind kantua.

https://pelax.bandcamp.com/album/koberrak

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena