Igande honetan mendira irteera txikia (zuzenketa)

Mendizale elkarteko inteeraldia

Lizarrako Mendizale elkarteak haurrentzako prestatzen dituen jardueren baitan, datorren igandean irteeraldi berria izanen dugu. Oraingo honetan Ioar aldera eginen dugu La Dormida bidexka egitera. 10:00etan Kanpezuko Ibermalo baselizatik abiatuta ezkutuko paraje eta basoen handitasunaz gozatu ahalko da. Gogoratu jarduera haur euskaldunei zuzendurik dagoela eta informazio gehiagorako jo Estella-Mendizale webgunera.

Ohar garrantzitsua: joan den asteko agendan, akats bat dela medio, irteera hau larunbata 16an egiteko zela jarri genuen. Gaizki dago igandean baita, otsailaren 17an hain zuzen ere. Barkatu eragozpenak.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena