Hizkuntza Paisaia 2: Antzinako Musikaren 44. astea Lizarran. Alemaneraz sei hitz, euskaraz bat …

Antzinako Musikaren 44. astea

Uda honetan Lizarrako Udaleko Euskararen Ordenantza onartu egin da eta horren arabera herriko karteleria ele bi behar du. Arauari so egin gabe ere, agerikoa da euskal komunitatearekiko begirune eskasa adierazi dutela Antzinako Musikaren Lizarrako 44. astearen antolatzaileak (Nafarroako Gobernua) eta laguntzaileek (Lizarrako Udala, Lizarrako Merkatarien Elkartea eta Mikel Deuna eliza). Horren erakusle erabili duten karteleria erabat erdalduna: gaztelania eta gero, hizkuntzarik erabiliena alemanera izan da.

Bitxia bada ere, antolatzaileek webgunean jarritako informazioa ele bi ipini dute, honen adibide Sturm und Drangetik Klasizismora artikulua. Informazioa ele bi izanik, zergatik utzi egonean webgunean eta ez paratu Lizarrako kaleetako kartelerian? Lizarratar euskaldunak ez garela existitzen aditzera eman nahi dutelakoan nago; edo, bederen, bost axola zaiela gu hemen izatea. Karteleria honen argazki gehiago ikusteko eta Ordenantzak kasu hauetan dioena jakiteko, jarraitu irakurtzen.

Pankarta aurretikPankarta2
Sorkunde Garbiaren Pasealekuan (Sorkun)
jarri duten aldetik alderako pankarta

Handiago ikusteko klikatu irudietan

Euskararen Ordenantzaren 15. artikuluak dio “Estella-Lizarrako Udalak (…) euskara eta gaztelania erabiliko dituzte herritarrentzat, oro har, ari denean. Hala, ele bitan izanen dira (…), ondoko hauek: a) Bandoak, ediktuak, kartelak, programak, udal aldizkaria eta informazio plakak.” eta arautegi bereko 16. artikuluak “Udalak (…) publizitate eta zabalkunderako elementuak prestatzen dituztenean ondoko irizpideak hartuko ditu kontuan: 1. Kartelen elementu guztiak ele bitan egonen dira.“.

Foru enparantzan 1______Foru enparantzan 2
Foru enparantzan jarri dituzten egitarau oholak (1)
Handiago ikusteko klikatu irudietan

Jardueraren antolatzailea Nafarroako Gobernua dugu, Udala berriz laguntzailea, eta 17. artikuluan ondokoa eskatzen da: “15. artikuluan aurreikusten diren kasuetarako, Estella-Lizarrako Udalak ele biko formatoa erabiltzeko eskatuko die ordenantza honen aplikazio eremuan diren seinaleen ardura duten administrazioei.” eta 22. artikuluan “Euren jarduerak aurrera eraman ahal izateko Udalaren diru-laguntza jasotzen duten elkarteei, klubei, fundazioei, kolektiboei, taldeei, GKEi eta abar., kapitulu honetako 14, 15 eta 16 artikuluak aplikatuko zaizkie.

Foru enparantzan 4Forun enparantzan 3
Foru enparantzan jarri dituzten egitarau oholak (2)
Handiago ikusteko klikatu irudietan

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena