Inauterien agendak hainbat mugarri ditu eskualdean. Herri bakoitzak asteburu handi bat du eta Lizarrarena, aurten, otsailaren 22an izanen da, datorren larunbatean. Horren aitzin, asteazkenean mozorro eta dantza tailerra Bota Peñan 19:00etan eta ostiralean Sugarran Gaztetxean 18:00etan. Ostegunean “El carnaval en Euskal Herria: tradiciones, mascaras y vivencias contemporaneas” Aizpea Leizaolaren eskutik.
Larunbat goizean, kalejira txikia Foru plazan (11:30ean mozorroen topaketa eta 12:00etan kalejira txikia) eta gazte puzka Sugarratik (11:00etan kaldiko eta mozorro topaketa eta 12:00etan kalejira eta puzka).
Eguerdian hamaiketakoa 13:00etan eta ondoren herri bazkaria Remontival frontoian. Arratsaldeko 19:00etan kalejira handia Bota elkartetik eta 21:00etan askaria Bota Peñan. Amaitzeko, gauean parranda Bota Peñan eta Sugarran.




