Helduentzat bada plan: “Isiltzen joan zirenak” eta bisita gidatua

Datorren asteazkenea, martxoa 31, Isiltzen joan zirenak emanaldia izanen dugu Aritzalako Montalban Gizarte Etxean 19:00etan. Aldez aurretik erreserbatu behar Irantzu euskara zerbitzuan, edukiera mugatua baita.

Lourdes Iriondo Ez dok Hamairuko kidearen eta Euskal Herriak emandako artista handiaren obran oinarritutako ikuskizuna. Lan honen bitartez, Lourdesen kantak eta Hego Haizearen ipuinak (1973) berriz ere plazara ekarri nahi izan dituzte egileek, haren irudi sinbolikoekin jolastuz, musikarekin amestuz, eta Lourdesek utzitako ondarea berreskuratuz.

Artisten hitzetan, “Kontzertu dramatizatu honetan, entzun ahalko dituzuen kantuetako batzuk hauek dira: Nahi zua jin, errota zahar maitea, maitasun honek zugan dirudi, tiriki tauki tauki, hala ere… Lan honen bitartez, Lurdesen kantak eta hego haizearen ipuinak (1973) berriz ere plazara ekarri nahi izan ditugu, haren irudi sinbolikoekin jolastuz, musikekin amestuz, utzi zigun hondarea berreskuratuz. Haurtzaroari eta isildu zirenei eskainitako kantu bat da, bere ipuin eta abestiak ederregiak baitira, hego haizeak bakarrik jakin ditzan.

Bestalde, apirilaren 3an, larunbata, Karlismoaren museoan bisita gidatua izanen da euskaraz. Ohi bezala, erakusketa iraunkorrean barrena ibiliko da baina aukera izanen da aldi baterako erakusketa bisitatzeko ere. Aldez aurreko erreserba komenigarria da, gehienez ere 12 laguntzeko tokia baita.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena