Haurrak protagonista: elkarrizketak hedabideetan, iganderako ekimen proposamena…

Joan den astearte eta asteazkenean Plisti Plastako guneko bi kide nazio mailako euskal hedabideetan izan genituen. Honela, Txusma Azkonak, «Urratu egin dira haurren eskubideak, eta berriz ere ez zaie ahotsik eman» elkarrizketan . Bestalde, Itsaso San Martin psikopedagogoa Euskalerria irratian izan dugu «Haurrek naturarekiko kontaktua behar dute» elkarrizketan. Aste honetan haurrekin loturiko gorabehera handiak izan dira, kalera atera ahalko ziren ala ez, nola atera zitezkeen…

Horrekin batera, Txusmak Oinherri elkartearen ekimenaren berri eman digu, igande honetan Apirilak 26, eguerdiko 12:00etan, etxeko balkoietan haur eta nerabeen aldeko txalo zaparrada eta haurtzaroaren aldeko aldarrikapena egitea EH osoan! Hemen manifestua eta jarraian Gora haurtzaroa! bideoa, haurrei entzuteko bideo ederra:

 

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena