Gozaldia, gozatzeko aldia edo garaia, Euskaraldiaren bidean etapa berri bat. Ariketa kolektibo erraldoi horren aldia azaroaren amaieran izan ohi zen, baina edizio honetan udaberrira eramatea deliberatu zen, maiatzaren 15etik 25era. Beraz, Euskaraldia gogoratzeko, euskaraz gozatzeko, gozaldia antolatzen ari da hainbat herritan.
Geurean, Lizarran, ekitaldi Gareanek bi ekitaldi xume antolatu ditu, eta ezin aipatu gabe utzi ere Lizarrako Bertsolarien Elkarteak antolaturikoa. Azpian dituzue kartelak eta hemen labur proposamenak euskaraz gozatzeko:
- Azaroaren 29an, ostirala, 19:00etan Lizarra euskararen begietatik. Egaren bazter hauetan bisita gidatu ibiltaria euskaraz euskararen begietatik (protagonistak, pasarteak, eraikinak, bizipenak, ekimenak…) Lizarrari begi berriekin begiratzeko.
- Azaroaren 29an, ostirala, 21:30ean bertso afaria Bota Peñan. Bertsolariak Maialen Lujanbio eta Miren Artetxe izanen dira eta azken txartelak 20 euroan salgai daude oraindik ere Katxetas, Ino, Ikastola eta euskaltegian. Menu barazkijalea aukeran, kartelean eskatzeko adierazita eskatzeko modua.
- Azaroaren 30ean, larunbata, 12:00etan Baxe Nafarroa kaletik abiatuta Lizarran Kantuz. Hileroko hitzordua eguerdira ekarri da eta ferien erdiguneaz euskal kantekin gozatzeko aukera paregabea.