Gezurrak baditu milaka aurpegi!

Goazen gezurrak kontatzera

Berrogei bat lagun batu gara Gure Hizkuntza elkartean Ines Bengoaren Goazen gezurrak kontatzera ipuin emanaldia ikusteko. Jada ohitura bilakatu zaigu euskara sustatze helburu duen elkarte honek Korrika Kulturalean helduentzako ipuin emanaldia antolatzea, azken hiru Korrikatan behintzat hala izan da.

Aurtengo emanaldira euskaltegiko ikasle (tartean Mañeruko hainbat lagun) zein bestelako euskaldunak etorri dira eta ordu betez aritu dira gezurren inguruan jolasean. Ikasle zenbait gezurrak entzutera joan badira ere, beldurra pasatzera ere joan omen da batonbat. Horrela, kontalariak saioaren erdira ateratzeko beldurrez edo atzeko azken aulkian eseritako ikasleari aipatu behar izan zaio holako kasuetan lekurik seguruena ez aurrean, ez atzean, ez albo batean dagoen aulki hori okupatzea. Eta, segituan, halaxe egin du! Badaezpada ere …

Azkenean, denok eserita, Inesek hainbat idazleren ipuinekin osatu du saioa; besteren artean Mario Benedetti, Quim Monzó eta Boris Vian. Horrela, itsutasun behartu eta orokortu batek mundu batean sorturiko desoreka ezagutu dugu, norbere nahien eta zalantzen munduan igeri egin dugu, amildegietan gorabehera ibili gara… eta beti gezurrekin bueltan.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena