“Gau bat Karlismoaren Museoan”, haurrentzako ipuin berria

Karlismoaren Museoak haurrentzako ipuin bat argitaratu du: “Gau bat Karlismoaren Museoan” euskaraz, eta “Noche en el Museo del Carlismo” gaztelaniaz. Testuen egilea Silvia Lizarraga da eta ilustrazioak Roland Deaconurenak dira. Osotara 800 ale editatu dira, 300 ikastetxeetako liburutegietan banatuko dira eta besteak Nafarroako Gobernuaren Argitalpenen Funtsan (hemen online), Museoan bertan, edota beste salmenta-puntuetan eskuratu ahalko dira 12 euroan.

Liburua 4 eta 10 urte bitarteko haurrentzat da, eta, haurrei dagokionez, zentroak argitaratzen duen bigarrena. Izan ere, 2020an abiatu zen saila “On Karlosen Toisoia” liburu ilustratuarekin.

Edizio honetan lanean aritu direnek “Ipuin berri honek gonbita egiten digu Karlismoaren Museoan gau dibertigarri bat pasatzera”, eta bertan, “protagonistek, Karlitosek eta Margaritak, oso argi dute On Karlosi bere toisoia itzuli nahi diotela, eta Museoan ongi etorria emango diete Karlismoaren mamu entzutetsu batzuek, Zumalakarregi, Karlos V edo Beirako Printzesa”.

Errelato honek umore puntu bat du, eta egileek azaltzen dute “Museoa ezagutarazi nahi die txikienei, istorio original batekin, eta aretoetan ikusgai dagoen bilduma historikoan zehar ibiliko dira”. Aurreko ipuinean bezala, narrazioa eta jolasa uztartzen dira eta protagonistak On Karlos, zaldi Hegalaria eta Leoi txakurra dira.

Ohi bezala, Karlismoaren Museoak haurrei zuzendutako lantegiak eskainiko ditu Gabonetan.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena