Garesko jaiak ostiralean bertan abiatuko dira eta txosnek egitarau betea dakarkigute. Kontzertuak, bakarlariak, bestelakoak eta bazkariak ere. Hauen artean “Euskara bazkaria” antolatzen du tokiko AEK-k, uztailaren 27an astelehenarekin hain zuzen ere. Tiketek 14 euro balio dute eta eskura daitezke ZENON tabernan uztailaren 23 arte.




