Euskararen erabilera handitzeko ehundura sozioekonomikoan eragin beharra dago, gure eskualdean hainbat eratan eragiten ari da. Lizarra adibidez, besteren artean, Bai Euskarari Ziurtagiriaren bitartez eta Garesen aldiz Euskara Merkataritzara programaren bitartez. Horrela, azken honek, Euskararen Paparazziak lehiaketa aurkeztu du.
Bertan, eta haien webgunean azaldu bezala, “parte-hartzaileek Garesko eta Iruñerriko saltokietan ikusgai eta euskaraz dauden errotuluei, kartelei edo bestelakoei argazkiak” atera eta antolatzaileei bidali behar dizkiote. Orduan, “Euskara eta merkataritza hobekien uztartzen” dituena izanen da irabazlea eta 500€ko saria jasoko du, gainerakoen artean ere hiru sari zozketatuko dira. Honen berri zabalago izan nahi baduzu, jo Euskara Merkataritzara blogera.



