Hemen dira Lizarrako festak eta horrekin batera Garean Jai-Alai egitaraua. Urtero bezala, haur zein helduendako, eta Ega ondoko hirian barrena sakabanatuta, hainbat ekitaldi antolaten ditu Gareanek. Jarraian egitaraua, baina aurretik ohar pare bat.
Abuztuaren 1a, ortzeguna: JAI BEZPERAKO JOLASAK, KULKI jolas parkea. 19:00etatik 21:00etara, Los Llanos pasealekuan, zineen aurrean. Adi! Jai bezperako jolasak Foru plazan izan dira azken 11 urteotan, Udalaren erabakia dela eta, aurten Los Llanosen izanen dira.
Abuztuaren 3a, larunbata: LIZARRAN KANTUZ, 12:00etan Behe Nafarroa karrikatik abiatuta. Ondoren, Kantuz bazkaria, baina erne! bazkariko txartelak hartzeko epea uztailak 30, asteartea, amaitzen da.
Abuztuaren 3a, larunbata: IND-JONES haur berbena, Txosna-gunean 19:30ean.
Abuztuaren 3a, larunbata: VIII IRRINTZI TXAPELKETA, Santiago plazan 19:30ean.
Abuztuaren 4a, igandea: Garean aperitifa 12:30ean Santiago plazako barraketan, Bota peñak antolatu duen bertso-bermutaren aurretik.
Abuztuaren 5a, astelehena: ERIZ MAGOA Santiago plazan 19:30ean.