Familia zinema: D’ortagnan eta hiru Mosketxakurrak

Datorren asteburuan, irailaren 18 eta 19an, familientzako zinema-estreinaldia euskaraz: D’ortagnan eta hiru Mosketxakurrak. Filmak D ‘Ortagnan gaztearen istorioa kontatzen du, Mosketxakur izateko ametsa betetzera Parisera doan mutil sutsu eta errugabea. Han, lagun leial bat ezagutuko du, Pom sagua; Mosketxakur ospetsuekin bat egingo du (Athos, Portos eta Aramis); Juliettez maiteminduko da; Milady izeneko katu espioiarekin txundituta geldituko da; eta Richelieu kardinal gaiztoari aurre egingo dio. Rofy ahaztu gabe, behin baino gehiagotan salbatuko duen D’Ortagnanen zaldia.

Bi emanaldi Los Llanos Kulturagunean. Sarrerak online eskuragarri.

  • Irailaren 18an, larunbata 17:45ean
  • Irailaren 19an, igandea, 17:15ean

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena