“Euskera ahora” kanpaina, gazteek eta helduek euskara ikasteko

Euskaltegien sareak eta Nafarroako Gobernuak “Euskera ahora” kanpaina aurkeztu dute helduak euskara ikastera animatzeko. Kanpainaren helburua euskara ikastera animatzea da, batez ere gazteen artean, beren ikasketak bizipen eta aukera berriak eskaintzen dituen aukera erakargarri gisa aurkeztuz.

Euskarazko irakaskuntza doakoa izateko urratsak: Euskarazko irakaskuntzaren doakotasunerantz aurrera egiteko asmoz, herritarrek hizkuntza hori jakiteko duten eskubidearekin, Nafarroako Gobernuak handitu egin ditu helduentzako banakako laguntzetara bideratutako kopuruak, bai eta euskaltegientzako laguntzen deialdiarenak ere. Gogoan izan Lizarraldean udal ugarik ere eskaintzen dituztela diru laguntzak euskara ikasten laguntzeko. Besteak beste, Lizarrak, Deierrik, Villatuertak, Gesalatzek, Jaitzek, Abartzuzak, Lezaunek…

Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzak, 2020-2021 ikasturtean zortzirehun pertsona baino gehiagok jaso zituzten laguntza horiek, 2021-2022 ikasturtean, aldiz, 1.000 pertsona baino gehiago izan dira.

Abentura berri honetan, prozesuan lagunduko dizuen euskararen komunitate osoa izango duzue, bertan integratzen eta bertako kulturara sartzen ikusiko duzue.” Horretaz gain, gaineratu du hizkuntza ikasi eta praktikatzeko komunitate erreal eta birtual bat dagoela.

Amaitzeko, gogoratu du toki entitate askok laguntzak eskatzeko aukera ematen dutela, eta, horren ondorioz, euskara ikastea ia doakoa dela. Izan ere, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzak 380 eurorainoko jaso dezakete, eta, gainera, laguntza horiek bateragarriak dira toki entitateek eskaintzen dituztenekin. Dirulaguntza hau eskatzeko epea urriaren 1ean ireki eta azaroaren 30ean amaituko da.

Informazio gehiago: elaide.eus, http://www.euskaraikasi.nafarroa.eus/ eta http://www.aprendeeuskera.navarra.es/

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena