Euskaraz bizi nahi dut lasterketa Lizarran, Argazki galeria.

Joan den larunbatean, irailaren 22an, Euskaraz bizi nahi dut lasterketak ospatu ziren Euskal Herri osoan barna eta horien artean Lizarran ere. 150 pertsona inguruk eman zuten izena eta hiru ibilbidetan banatu ziren korrikalariak. Hiru lasterketok amaitu eta gero enparantzan bertan argazki sorta ederra atera zen. Txokolate goxoak, opilek eta Kontseiluak emandako hainbat produkturen zozketa eder batek lagunduta arnasa berreskuratu genuen. Aurpegietako muxugorriak epeltzean eta arnasaldiak baretzean argazki ederrak egin zituen Ricardo Galdeanok, doala hemendik gure eskerrik beroena berauek uzteagatik.

Argazki galeria osoa ikusteko sakatu hemen bertan edo jarraitu azpian duzuen esteka:
euskaraz bizi hahi dut_178

Oharra, inork argazkiren bat kentzerik nahiko balu, bidali mezua e-posta honetara: lizarbeibar [abildua] gmail [puntu] com

Euskaraz bizi nahi dut euskaltegia  Euskaraz bizi nahi dut saltoka

Euskaraz bizi nahi dut irriak  Euskaraz bizi nahi dut adinguzti

Euskaraz bizi nahi dut gaztetxea  Euskaraz bizi nahi dut musika

Euskaraz bizi nahi dut gazte1  Euskaraz bizi nahi dut gazte2

Euskaraz bizi nahi dut familian  Euskaraz bizi nahi dut irri2

Euskaraz bizi nahi dut txoko1  Euskaraz bizi nahi dut txoko2

1 IRUZKIN

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena