
Mapa Berria.eus-etik hartuta.
Azken asteotan pisuzko albiste asko izan dira euskararen inguruan, eta gure hizkuntza edo honen gaineko politikak ekaitzaren erdigunean kokatu dute. Berria egunkariak ostiralean albiste zabala argitaratu zuen gai hauetako baten gainean: Euskararen Legea. Lizarrako Merindadea eta Izarbeibar albiste honen erdigunean daude bertakoak baitira eremu linguistikoz aldatzeko eskatu duten 12 udalerrietatik 11: Abaigar, Ameskoabarrena, Antzin, Artazu, Cabredo, Mendigorria, Mirafuentes, Murieta, Villatuerta, Zirauki eta Zuñiga (Oibar da 12.a). Pentsatzekoa da, gainera, udal berriak batuko zaizkiela hamabi hauei.
Jarraian egoera ulertzeko artikulu sorta:
Eremu ez euskalduneko 12 udalerrik egindako eskaerak piztu zuen albistea astean zehar, “Eremu mistora aldatzeko aukera jarri die laukoak Nafarroako hamabi udali“. Hautu hori eta horren testuingurua azaltzeko erreportaje zabala eskaini zigun Berriak ostiralean: “Nafarroako herri gehiagok egingo du eremu ez-euskalduna uzteko hautua“

Argazkia: IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS, Berria.eus-etik hartuta.
Dena den, egoera bere osotasunean ulertzeko ezinbesteko bi albo artikuluz hornitu zuten berria, batetik Garikoitz Goikoetxearen “Lehio bat“ iritzi artikulua eta, bestetik, estatus aldaketaren lege ondorioak, eremu ez euskaldunetik mistora pasatzen diren herrietan “Zer aldatuko da?“
Azkenik, Euskarabideako buru den Mikel Arregiri elkarrizketa: «Hizkuntza eskubideak bermatzea ere auzitan jartzen dute batzuek»

Argazkia: IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS, Berria.eus-etik hartuta.



