Euskaraldia bileratik: Lizarraldeko agenda eta izen ematea

Aste honetan Lizarrako Euskaraldiaren bigarren bilera egin dugu, orain arteko izen emateak gainbegiratu ditugu (jada ehun Ahobizi eta Belarriprest baino gehiago Lizarran), eta gogorarazi dugu Entitateek ere, hau da, kolektiboek, dendek, erakundeek, ostatuek… parte har dezakete Euskaraldian Entitate gisa. Horretarako, lehen urratsa online izena ematea da. Ondoren, hiru konpromiso hauek hartuko dituzue:

  1. Entitateko kideei (bazkideak, langileak, kideak…) Belarriprest eta Ahobizi rolen berri eman eta rol horiek hartzera gonbidatu.
  2. Euskararen erabilera sustatzeko zer egin dezakezuen hausnartu eta egin.
  3. Euskaraldian parte hartzen ari zaretela ikusgarri egin: espazioak apaindu, txapak banatu, eta barne zein kanpo komunikazioetan Euskaraldia zabaldu.

Horretaz gain, esan bezala 100 lagunetik gora izena eman badute ere, oraindik bagara euskaldun asko Lizarran Ahobizi edo Belarriprest izan gaitezkeenak, eman izena!. Azkenik, adostu dugu Lizarraldeko Euskaraldia-egutegia osatuko genuela datozen asteetan, hau da, saiatuko garela elkarri datak ez zapaltzen. Azpian duzue maiatzeko egutegia, gauza batzuk Euskaraldiaren baitan antolatu dira, beste batzuk, aldiz, ez:

  • 5etik aurrera Belarriprest eta Ahobizi txapak eskuragarri egongo dira Lizarrako liburudendetan: Clarin, Dragon Comics, Ekolore eta Ino.
  • 11 / 19:30 Los Llanos Kulturagunean / Tutumplatz helduentzako antzezlana [Sarrerak] OHARRA. ZALANTZA SORTU DA EA EMANALDIA EUSKARAZ IZANEN DEN. ARGITZEN SAIATZEN ARI GARA.
  • 15 / 18:30 Bota Peñan / Euskaraldiaren hasiera: ardo eta gazta dastaketa Gareanen eskutik [Izen ematea]
  • 16 / 17:50 Santiago plazan / Hamar gutxitan plazan! haurrentzako jolasak
  • 16 / XX:XX Aiegi / Buruhandiak egiteko tailerra [Izen ematea]
  • 17 / XX:XX Urbasako bordan / Mamia egiteko tilerra, Andrina Basandrina ipuin-kontaketa eta mami-jana
  • 17 / Oteitza / Euskararen eguna
  • 18 / XX:XX / mendi irteera Deierrin
  • 20 / 19:00 Gure Hizkuntzan / Euskaraldiko koreografiaren entsegua
  • 21 / 19:00 San Martin plazan / Irakurraldia: Made in Galiza liburua guztion artean irakurriko
  • 23 / 17:50 Santiago plazan / Hamar gutxitan jolasak eta Euskaraldia koreografia
  • 23 / 19:30 Los Llanos Kulturagunea / Trapun Zikinak helduentzako antzezlana [Sarrerak]
  • 24 / 12:00 Deierriko Ostatu / Euskaraldia eguna Deierriko Ostasun. 12:00 Oso Printzesa Iletsua antzezlana; 13:00 bermut kontzertua Iru taldearekin; 14:30 bazkaria.
  • 23-25 / Txosna txikiak Lizarran

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena