Euskaraldia Ahalduntze eta Prestakuntza tailerra: kolektibora jauzi

Norbanakotik kolektibora jauzi egingo du 2020ko Euskaraldiak, entitateen lanketaren bidez. Hainbat herritan hasi dira ze enpresa, taberna, elkarteetara joan pentsatzen… Azaroaren 8an, Lizarraldean, helduko diogu lanketa horri!

Lehendabiziko edizioak utzitako lorratzaren ondotik (ikusi 2018ko Euskaraldia ariketaren ikerketa), 2020 urtean Euskaraldiaren bigarren edizioa izanen dugu. Prestaketarekin hasteko, datorren azaroaren 8an ahalduntze eta prestakuntza saioa eskainiko digute. Hona hemen saioaren egitura:

  1. Bideoa. Iaz zer eman zuen Euskaraldiak?
  2. Aurkezpena
    a. Bigarren edizioa laburki aurkeztu
    b. Entitateek eman beharreko urratsak
    c. Herri batzordearen lana
    d. Arigunerik ez?
    e. Argudiotegia
  3. Ariketa:
    a. Taldeetan jarrita (4-5 lagun) Lizarraldeko lehentasunak finkatu (2-3 entitate). 10’
    b. Gero mapeoaren tresna ikusi edo erabili. 5’
    c. Rol jokoa (bisita edo telefono deia antzeztu). 10-15’
  4. Desio banarekin bukatu

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena