Euskaraldia 2020: hamabost bat lagun prestakuntza saioan

Joan den ostiralean Euskaraldia 2020 egitasmorako Ahalduntze eta Prestakuntza saioa izan genuen Lizarran, bertako euskaltegian. Osotara hamabost bat lagun hurbildu ziren, batzuk Euskaraldia Batzordeko kideak eta beste batzuk zenbait bertako entitateetako kideak. Baziren Lizarrako ikuspegia zekartenak eta baita eskualdekoa ere (Lokitzaldea, Irantzu, Ameskoa…)

Saioaren hasieran 2018ko ariketaren emaitzak ikusi genituen, behean duzue horren bideoa, eta jarraian 2020koaren gakoetara pasa ginen: Ariguneak identifikatu (entitateek badute zerbitzu, alor edota eremurik non euskaraz aritzeko aukeragatik identifikatu daitezkeen), lehentasunen arabera sailkatu (erraztasuna, euskaltzaletasuna eta estrategikotasuna dira alderdi gakoak), eta prozesua abiatu (harremanetan jarri, proposamena azaldu, erakunde/merkatari/eragile/zerbitzuan erabakia hartu, identifikatu nola parte hartuko den eta izen ematea, neurriak erabaki eta hartu, eta aurrera!). Prozesu honek uda bitarte iraungo du, ordura arte izanen dute eragileek izena emateko aukera.

Ondoren herritarren ohiko izen ematea irekiko da, aurreko Euskaraldiaren moduan, irailetik aurrera. Eta, azkenik, 2020ko azaroan berriro ere gauzatuko dugu ariketa erraldoi hau, oraingoan 15 egunez.

2018ko Euskaraldiko ikerketa, emaitzen laburpena:

Ariketatxoa egiten: balizko Ariguneak taldeka identifikatzen Euskaraldiko ordezkaria azalpenak ematen

Ariguneen mapa egiteko tresna probatzen

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena