Ttiki-Ttaka Errioxako euskaldunon elkarteak antolatuta, zirku tailerra, dantza, musika, jolasak, bazkariak, kontzertuak … denetariko egitaraua antolatu dute. Ttiki-Ttaka elkartea bertako euskaldunek eta Erentzun, Lantziego, Assa, Bastida, San Bizente Ikastolek eta Oiongo IKA euskaltegiak osatu zuten 1992. urtean. Eskualde horretan euskaldun berrientzat “ingurua, harremanak eta bizitzako esparru guztiak gazteleraz” zirenez horrek “oso zaila egiten zuen ikasitako euskara erabiltzea eta mantentzea“. Hortaz, “hutsune nabarmen” hori zela eta elkartea osatzea erabaki zuten.
Eskualdeko euskaldunez informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, jo Arabako Errioxako euskaltzaleak eta euskara zerbitzua lantaldearen blog-era: euskara maite dut.




