
(Olatz, aurtengo Euskal Herriko txapelduna muga igarotzen)
|
-¡Hay enfermos en la plaza y haceis mucho ruido! (Amonatxoak megafoniaren bolumenagatik erranen zuelakoan)
-ehhhh … (bai, nire aldetik elkarrizketari ekarpen ezinbestekoa eta paregabea benetan, dena den ez zuen erantzuteko betarik eman ze segidan …) -¡Si no, que se vayan a la Ikastola! (hara! Badirudi beste zerbaitek egiten ziola enbarazu!) |
Tira ba, arratsalde partean helduen lasterketa ospatu zen eta, duatloia ezagutzen ez genuen lagunentzako, ikusteko modukoa izan zen. Euskal Herri osotik zein urrunagotik etorritako 150 parte hartzaileren arteko lehiak eta txirrindula-korrikaren arteko trantsizioak, ikusten ederrak izan ziren. Hainbat duatloilariren esanetan ibilbide gogorra izan zen larunbatekoa.


(Duatloiaren hasiera eta parte hartzaile bat proba arteko trantsizioa egiten; Amaiurren argazkiak)


(Argazki galeria osoa ikusteko klikatu hemen;
Amaiurren argazki galeria)
Bada, 2001eko datuen arabera Lizarrako euskaldunak %10etik gora ginen, eta horri batzen badiogu zailtasunekin euskaraz egiteko gai zirenak %20 inguru; euskalduntze prozesu agerikoa izanda azken hamarkadan, ehuneko horiek behera baino gora egin dutelakoan nago. Hortaz, jakinaren gainean izan gabe, ematen duenez Lizarrako bost biztanletik bat bederen Oz-eko herrialde magikoan bizi izan gara urtetan, eskerrak Alkateak argitu digun eta gure txokoa zein den azaldu diguten.

(Oz-eko mundua, http://www.hoycinema.com/-etik hartutako irudia)
herri faltsu bat izan dugula maite
… … …
begitara begira begitara begira
lekuz kanpo gaudela esaiguzu



