Errigora Euskal Herria lurzoru eta elkarlana lanabes dituen proiektu bat da. Nafarroa hegoaldeko “zona no vascofona” izendatua du ardatz. Bertatik eta bertarako egiten du lan, Euskal Herri osoko elkarlan eta ikuspegiaz, noski. Eremu horretakoak propio diren produktuak Euskal Herrian zehar zabaltzen ditu. Esaterako, zainzuriak, orburuak, arroza, olioa… Eta ekimen honen asmoa argia da: Zergatik urruneko produktuak kontsumitu etxean bertan edukita? Ba horixe, berton bertokoa, eta kalitate ezin hobekoa gainera! Errigora zer hobeki ezagutzeko ikusi bideoa:
Errigora zer den ulertzeko 6 minutuko bideoa
Honen inguruan Berrian argitaratutako albistea hemen duzue. Euskaraz ulertzen ez duen norbaiti helarazi nahi izatekotan, hemen duzue gaztelaniazko bertsioa: http://youtu.be/wJajULXwXDQ. Gogoratu tokiko euskaltegietan jada badituzuela Erriberako produktu goxo horien saskiak.