Ekozinemaldia asteazkenean, Txokolipuinak aldiz bertan behera

Ekozimenaldia

Asteazken honetan Lizarrako La Bota Elkartean izan behar zuen “Txokolipuinak” saioa bertan behera geratu da; egun berean zuhaitzaren eguna ospatzeak eragin du Txokolipuinen arduradunek erabaki hori hartzea. Bestetik ostegunean izanen den Irakurle Klubeko saiora ezin izanen du etorri Pello Lizarralde autoreak. Hortaz, Irakurle Klubaren ohiko saioa izanen da ostegun honetakoa, ohi bezala 19:30ean Lizarrako liburutegian.

Ekologistak Martxanek antolatuta eta Lizarrako Gaztetxeak zein Begibistanek lagunduta berriz, Ekozinemaldia izaten ari gara egun hauetan Lizarran. Asteazkenen honetan eta 20:00etan euskarazko (gaztelaniaz azpititulatua) laburmetraiak izanen ditugu La Bota Peñan: “Euskal Herria, ezkutuko zorra” eta “Berandu baino lehen“. Batak 41 minutu luze ditu eta besteak 5 bat minutu, osotara beraz hiru ordu laurden.

Aurreko artikuluaKotarro aldizkariaren 22. eta 23. aleak online
Hurrengo artikuluaOstiraleko bakarrizketa saioa, gazteak protagonista