“Ekin euskarazko hedabide bati, hurbileko albisteak emango dituena”

“Ager eremuan zer komunikazio tresna behar ditugu euskaltzaleok?” galderaren inguruan aritu ziren atzo Martxelo, Iñaki, Reyes eta Joseba. Martxeloren aholkua bizi-bizia? “Diagnostiko gutxiago, baina oinak lurrean izanda, ekin!”. Analisi paralisi ere badiote batzuek.

Josebak Noticiasen esperientzia plazaratu zuen, prentsa idatziko irakurleen %30-40 inguru ez da Iruñerrikoa eta eremu digitalean gehien irakurrienak karrikatik gertuenak dauden albisteak eta protagonistak dira. “Hori zuen indargunea da tokiko hedabide bat sortzeko”, baina adi eskaerari (hizkuntzagatik), eskaintzak horri begiratu behar baitio, azkenean horrek egingo du bideragarri.”

Martxelok erantzun: “eskaera ere sortzen da, Periodico de Catalunyari ez zioten eskatu hedabidearen %40 katalanez egitea, eta orain gehienek egiten dute han.”

Iñakik eta Reyesek, “euskarari buruzko albisteak gaztelaniaz, interes orokorrekoak euskaraz”. Martxelok ere, Lizarrarentzat “interes orokorrekoak euskaraz egin, baina %20 inguru ele-biz ere egin daiteke, euskarari buruz erdaldunek ere jaso dezaten”.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena