EHE-k egin batzar irekia Lizarran: Udala eta biok euskaraz

Udala eta biok batzarra
(EHE-ren argazkia, Bota peñan ostiralean egindako batzarra)

Lehendik ere hainbat udalerritan egin bezala (bertzeak bertze Altsasu, Agoitz, Sakana, Txantrea, Urruña), Lizarran ere abian da EHE-ren Udala eta biok euskaraz ekimena. Horrela, joan den ostiralean Lizarrako eta Oteitzako 13 lagun elkartu ginen Bota Peñan.

Kanpaina honen gakoa “herritarren aktibazioaren bitartez udalean aldaketak eragitea” litzateke. Horrela, aurreneko urratsa litzateke norbanakoek instantzia eredu batzuk bete eta Udalean sarrera ematea (ereduok EHE-k prestatuta ditu). Hauetan funtsean eskatzen dena “Udalarekiko harremana euskaraz” izatea. Eskari orokor hori zehazteko aukera ere ematen du instantzia ereduak. Behin hauei sarrera emanda, jarraipena eginen zaie ikusteko erantzun egokia jasotzen ote duten. Instantziak norbanakoek sartuko badute ere egun bat jarri da taldean tramitatzeko: martxoaren 15eko larunbat eguerdian, Lizarrako Udaletxe atzeko bulegoetan. Informazio gehiagorako, jo EHE-ren webgunera.

Batzarrean parte hartutako hainbatek
Martxoak 22ko manifestaziora deitzen

M22ko manira deitzen

Aurreko artikuluaLizarra Ikastolak Keinu 14 aldizkaria argitara
Hurrengo artikuluaKing Kong neska antzezlana; martxoak 11 asteartea Lizarran