Gaurkoan Nafarroako hainbat Tokiko Entitateren eta Euskarabidearen bitartez sortutako dokumentua jartzen dugu zuen eskura. Liburuxka hau umea mundura ekarri berri duten gurasoei zuzenduta dago eta zoriontzeaz gain, sortu ahal diren hainbat galderari erantzuten saiatzen da; bereziki, haurraren hizkuntz-garatzearen aldetik sortu ahal diren galderei.
Adibidez, guraso biak euskaldunak badira? Bata bakarrik bada euskalduna? Eta gurasoek euskara gutxi badakite? Aldi berean gure herrietara etorri berri diren familientzako mezua ere badago, haien etxeko hizkuntzak gordetzeko eta haurrei transmititzeko animatzen zaie.
Liburuxka eskuratu nahi baduzue sakatu hemen, Tortotxiki Fundazioaren web-gunetik hartuta dago.