Dena prest biharko jairako. Lasterketa mapak eta azken oharrak

Helduen lasterketa
(Helduen lasterketaren mapa)

Bihar ostirala, azaroak 7, Euskaraz Bizi Nahi jaia ospatuko dugu Lizarran. Arratsaldeko 17:00etan hasita, musika, lasterketak (17:30ean haurrak, 17:45ean gazte eta helduak), flash-moba (17:45 haurrek entsaio, 18:00etatik aurrera denok dantzatzera), argazki herrikoiak, txokolate beroa, zozketa mundiala… Jai giro aparta beraz!

Albiste honetan topatuko dituzue helduen ibilbidearen mapa (goian) eta haurren ibilbidearen mapa (azpian). Horretaz gain, mapen ondotik 2012 eta 2013 urteetan Lizarraldean ospatutako Euskaraz Bizi Nahi lasterketen argazki galeriak dituzue eta, azkenik, aurtengo lasterketetarako zenbait ohar-kartel (izen emate prezioak, kamisetak, zozketa … ). Dena prest dugu eta eguraldia, ozta-ozta, baina aldeko izanen dugu ere. Eguerditik aurrera eguraldia hobera eginen duela iragarri dute.

Haur lasterketaren mapa:
Haurren lasterketa

Hemen 2012 Lizarrako EBND lasterketen argazki galeria
(argazkiaren gainean klikatu ikusteko)

EBND 2012

Hemen 2012 Oteitzako EBND lasterketen argazki galeria
(argazkiaren gaineran klikatu ikusteko)

2013 Oteitzan EBND

Izanen diren postuetarako kartelak, prezioekin eta zenbait oharrekin:
Kartelak

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena