“Buzipenak”? euskara jatorra ala ez? Hizkuntza Paisaia 1

buzipenen gutunontzia
Aurrekoan, lagun batekin, hizkuntza paisaian euskara zeinen gaizki agertzen den solasten aritu ginen: dela gaztelania hutsez agertzea, edo euskara menpeko eran (kurtsibaz, letra tamaina txikiagoak edo koloreak ikustezin bilakatzea) ala euskara maila kaxkar zein ulertezinean. Hizketaldiaren momenturen batean, Lizarrako Udaleko sarreran dagoen kartelera iritsi ginen. Bertan buzipenen gutunontzia dago, hau da, gaur egun iradokizunen gutunontzia litzatekeena.

Hasiera batean euskara gutxiestearen beste adibide baten aurrean geundela ematen zuen baina, interneten pixka bat googleatu eta gero, uste baino interesgarriagoa suertatu zen istorioa… ia interes arkeolinguistikoa pizteko modukoa.

Ematen duenez, hitz hori existitzen da, baina Euskaltzaindiak ez du Hiztegi Batuan jasotzen. Bai ordea Euskerazaintza delakoan; honen webgunean dagoen Umandi’ren Asmo iztegietan agertzen da hitza. Hemen dituzue Asmo Iztegia I eta Asmo Iztegia II. Bigarren hiztegi horretakoa dugu honako definizioa:

BUZIPEN. iz. Norbaiten gogoan asmo bat saŕeraztearen egipen eta ondorioa, nolabait idarokitzean edo ikuseraztean. I: Tsui. li (adierazkizun), (argi-aldi), (burutarapen), (elerti), (ezabelera), (goiburu), (iti-miŕi), (lo-cragintza),(mintzablde), (onu), (saycskuntza), (zirikaldi).
Are gehiago, EAEko hainbat testu administratiboetan (1986, 1988, 1989, 1992 …) hitz hori ere agertzen da, baina egia esan, oso ale gutxitan topatu dut, eta berandueneko data 1990eko hasierakoak. Adibidez, otsailaren 27ko3/1985 legean honakoa topa dezakegu: “iharduneango aldakuntzetarako buzipenak egin, eta Arduralaritzak gaizki … iharduna, funtsean, aholkuak eta buzipenak egitean eta bere …

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena