
Lizarbeibar bloga martxan jarri genuenean eta ikusita interneten gabiltzanok aldi berean hainbat hedabide erabiltzen ditugula, blogaren inguruan bertze hiru komunikazio bide sortu genituen: e-posta (batipat bi astelehenetan behin euskal agenda zabaltzeko eta harpidetutako lagunentzako), facebooka (179 atsegite 10 hilabetean) eta twitterra (96 jarraitzaile 10 hilabetean). Orain artean bloga ez diren bertze hedabideak honen osagarri izan badira ere argi dago kudeaketa berezitua beharko luketela, momentuz baina, lan karga dela eta, blogaren informazioa zabaltzeko bertzerik ez dira erabili.
Hasiera hasieratik lau ardatzen gainean eraiki da Lizarbeibar: (1)eskualdeko iragarpenak eta albisteak ematea (Lizarraldea eta Izarbeibar),(2)berezko informazio jarioa esanguratsua izatea, (3)iragartzen diren jarduerak euskaraz egin ahal izatea eta, jakina, (4)informazio ematea euskara hutsez izatea. Baldintza hauekin eta lehen aipatu hedabide osagarriak erabilita, abendutik ekainera 5.286 bisitari (755 bisitari/hilean) eta irailetik ekainera 17.712 bisita (1.771 bisita/hilean).
![]() –Korrika 18 hasiera Andoainen, lanak Lizarraldean, eskualdeko argazkiak eta bideoak: 2013/03/14, 2013/03/15, 2013/03/16, 2013/03/17, 2013/03/19, 2013/03/19 bis eta 2013/03/21. Denen artean 2.029 bisita izan dituzte.
.
|
Bertzerik gabe, uda ona pasa dezazuen opa dizuet eta, datorren irailetik aurrera elkar irakurriko dugulakoan, hurren arte!






