Bizitza sinboloak, Izarbe eta Mañeru ibarretako hilarriak

Oraingoan Koldo Kolomok egin lana dakarkigu blogera. Lan honetan Izarbeibar eta Mañeruko hilarrien inguruko katalogoa osatu du Garesko Euskara Teknikariak. Horretarako hainbat helburu jorratu ditu:

(1)Duela gutxi arte bazterturik izan den Izarbe eta Mañeruko ibarretako hilarrien artean katalogatzea, ahal den neurrian, eta herritarrei ezagutzera ematea. (2)Hilarri gehienak erromaniko eta gotiko garaikoak direnez Erdi Aroko hil artearekiko sentsibilizazioa sortzea eta euren baliotasun artistikoa, historikoa, arkeologikoa eta antropologikoa goraipatzea. (3)Nafar kulturaren jatorrizko ekoizpen bat da. Izan ere Nafarroa osoan agertzen den hilarrien dentsitatea munduko handiena da. (4)Erdi-Aroko sinbolismo magiko-erlijiosoa eta heriotzaren erritoa eta bizitzaren zentzua hobeki ezagutzea. (5)Izarbe eta Mañeru ibarretan dagoen altxor hau ezagutaraztea. (6)Lanean aurkezten diren irudiekin gozamen estetikoa sortaraztea.

Gaiarekin interesaturik bazaude, irakurri eta gozatu bista Bizitza sinboloak: Izarbe eta Mañeru ibarretako hilarriak lanarekin.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena