“Bihotz salataria” antzezlana asteazkenean 20:00etan

Asteazken honetan Atx teatro konpainiak Lizarran aurkeztuko digun antzezlana Edgar Alan Poe idazle estatu batuarraren “The Tell-Tale Heart” ipuin ezagunean oinarrituta dago.

“Zoroaren argudioak, psikopatearen perfekzionismoa, hiltzaile zuhurra eta zorrotza. Delitu ikaragarriena, zitalena….babesgabeko agurea hil, zatitu eta tarimearen azpian ezkutatzea. Polizia ikertzera dator, ohiuren bat entzutean norbaitek abisua eman duelako. Hiltzaileak, bere zereginaren perfekzionismoaz harro, etxe barrura gonbidatu, dena ordenean dagoala erakutsi eta haiekin batera esertzen da lasai-lasai solastera. Garaipena dastatzen duelarik, bere buru barruan, agurearen bihotz-taupadak entzuten hasten da, hasieran astiro eta motel, baina bere buruko burrunba hori gero eta ozenagoa egiten da, gero eta zoliago entzuten ditu taupadak, jasanezin bihurtu arte. Errealak edo imajinarioak diren taupada misteriotsu horiek bere onetik atera eta delitua aitortzera eramango dute”.

Ohe bakar bat oholtzaren gainean, erabilera ezberdinak emanez, objektu ezberdin bilakatuko dena.

Ikuskizun honek berezitasun tekniko bat erabiltzen du, surround sistema, atmosfera eta hainbat soinu efektu sortzeko. Zineman oso ohikoa baina antzerkian gutxitan erabilitako baliabide honen bitartez, publikoa sugestio mundu batean sartzen saiatuko da.

Garean elkarteak antolatuta, Lizarrako Euskara Zerbitzu eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, datorren asteazkenean, urriak 18, 20:00etan, Gazteriaren etxean ikusgai. Beti bezala, sarrera doan.

1 IRUZKIN

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena