«Bigarren mailako herritarren» kexa. Berria. 2012/12/13

Argi eta Lurdes Hezkuntza Batzordean
Eremu ez-euskalduneko 1.400 haurrek egunero mugitu behar dute beren herrietatik, D ereduan ikasteko

Behatokiak egin du salaketa: «Nafarroan lehen eta bigarren mailako herritarrak badira. Bizi diren eremuaren arabera, haien hizkuntza eskubideak aitortu edo urratu egiten dira». Behatokiko zuzendari Garbiñe Patriatirenak dira hitzak, eta Nafarroako Parlamentuan erran ditu, Hezkuntza Batzordeko kideen aurrean. Petriatiren hitzek Artaxoako Argi Rusen eta Mendigorriako Lurdes Mendibilen hitzaldia lagundu dute. Eremu ez euskalduneko amak dira. Haien seme-alabak herritik kanpora eraman behar dituztenak, euskaraz ikas dezaten. Parlamentarien aurrean azaldu dituzte hautu hori egiteagatik pairatu behar izaten dituzten oztopoak eta zailtasunak. Behatokiak egindako salaketaren atzean dagoen errealitatea da ama horiena. Eta ez dira haiek jasan behar izaten duten bakarrak. Egunero, eremu ez euskalduneko 1.400 umek mugitu behar dute beren herrietatik, D ereduan ikasteko aukerarik ez dutelako bertan. Garbiñe Petriatik argi erran die parlamentariei: «Egoera hau konpontzeko giltza zuek duzue».

Albistea osorik irakurtzeko
klikatu hemen. Informazio gehiagorako jo Behatokiak egindako Maite ditugulako dokumental-laburrera (12 minutu).

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena