Bideo-laburpena: Larunbateko mintzafaria eta bertso txapelketa Lizarran

Larunbata honetan Nafarroako bertso final laurdenak ospatu ziren Lizarran, 160 bertsozalek mukuru bete genuen Gazteriaren Etxeko ganbara (azken momentuan aulki-lerro berri bat jarri behar izan zen) eta bertso saio gaztea entzun ahal izan genuen. Saioko bertsoaldiak ikusi nahi badituzue Bertsozale Elkartearen webgunean dituzue.

Bertso saiora hainbat mintzakide joan ginen eta ondotik 18 lagunek mintzafaria ospatu… kanta, musika, dantza eta, nola ez, bertsotan ere animatu ziren zenbait lagun. Gau ederra, eta honen zantzu bat izateko, ikusi albisteko bideoa.

Bideoa

Dinoterma

Aurreko artikuluaYogurinha Borova-ren ikuskizuna ostiralean Lizarran 20:00etan
Hurrengo artikuluaBideoa-laburra: Bilatorta eta ondoko herrietako gurasoek euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzen.