Bi plan etxeko txikiekin: Txokolipuinak eta “Yoko eta lagunak” filma

Aste honetan bi proposamen ditugu haurrekin euskaraz egiteko, batetik, hileko azken asteartero bezala, Txokolipuinak saioa, 18:15ean Lizarrako Alfonso Ugarte aretoan (Los Llanos Kulturaguneko patiotik). Sarrerak 2 euroan eta saioaren erdian haurrei txokolatezko ogitarteko txikia emanen zaie. Oraingo honetan Jaione Urtasun arituko da kontalari, Haur Hezkuntza 3 eta Lehen Hezkuntza 1 eta 2. Gurasoak ezin izanen dira sartu.

Bestalde, San Andres ferien asteburuan, “Yoko eta lagunak” animazio filma Los Llanos Kulturagunean: larunbatean eta igandean 17:30ean.

Sinopsia: Vik eta gurasoak hirugarren aldiz aldatu dira beste hiri batera. Vik lotsatia da eta nekez egiten ditu lagunak. Gainera, harremanak egiten dituenerako, aitari beste lan bat ematen diote urruneko tokiren batean. Vik oso pozik dago, oraingoan, berehala egin dituelako lagunak hiriko parkean: Mai eta Oto. Haien jolasak hain dira alaiak ezen parkeko izaki magiko bat erakarriko baitute: Yoko. Egunero, eskolatik irten ondoren, Vik korrika joango da parkera lagunekin batu eta abentura liluragarriak bizitzera. Baina berriro ere aitari lanpostua aldatu diote, beste hiri batera…

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena