Bi bisita gidatu euskaraz Karlismoaren museoan

Karlismoaren Museoaren helburuak dira Nafarroako eta Espainiako karlismoaren historia ikertzea eta zabaltzea. Karlismoa XIX. eta XX. mendeetako historiaren testuinguruan aztertzen da, prozesu politiko eta sozial gisa, Europako eta munduko beste batzuen antzera. Helburu horiek lortzeko bere bildumak kontserbatu (funtsak eskuratu, dokumentatu eta zaindu), erakutsi eta ikertzen ditu (dokumentazioaren, lankidetzaren eta zabalkundearen bidez).

Zentzu horretan, aldian-aldian bisita gidatuak antolaten ditu erakusketa iraunkorrera eta haietako batzuk euskaraz dira. Pazko aste honetan bi izanen ditugu. Biak 11:30ean izanen dira, bata ostegunean (apirilak 6) eta bigarrena igandean (apirilak 9).

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena