Bertsokleta abiatzear da Lodosatik, larunbatean, bihar, 11:00etan hasiko dute martxa bertsokletalariok. 10:00etan herrian bira eman, hamaiketako goxoa hartu eta Lizarrara ziztu bizian aterako dira. Bertan, 13:30 aldera iristekoak dira eta 13:00etatik aurrera bertso-bermutera deitu da jendea Katxetas tabernan. Hortik Agurain aldera joanen dira Lizarraldeko lurrak atzean utzita.




