Abiatu zen azkenean Bertsokleta. Larunbatean, goizeko 11:30 aldera, Lodosa eta askaria atzean utzi eta Lizarra helmuga pedalei eragin zieten bost txirrindulariek. Giro ezin hobean, igandean euritsu izan arren, zeharkatzen ari zaizkigu errepideak bertsolariok. Haiekin batera, bizikletan ez bada ere bidean bai, Asier, Juanra, Argi, Ainhoa… Hauek Eremu ez-euskalduneko gurasoak dira eta Euskal Herriko diskriminazio-lurralde horren bizipenak daramatzate soinean. Bertsokletaren helmuga bakoitzean guraso hauen egoeraren berri ematen diote bertaratutakoei.
Asier ezagutzeko parada izan nuen. Bera Mendigorriakoa da eta, herrian eskola izan arren honek ez du D eredurik eskaintzen eta Garesko eskolara eraman behar ditu bere bi seme-alabak egunero. Lan ordutegiak direla eta ezin dituzte txikiak eskola ordutegian eraman eta hiru ordu laurden lehenago utzi behar dituzte Garesko bizilagun batekin. Honi 6€ ordaintzen dizkiote bi haurrak zaindu eta eskolara eramateagatik. Astean 30€, hilean 120€, urtean 800€ inguru. Gehitu desplazamendua, egunero. Erdaraz ikasi nahi duten Mendigorriako familiek ez dute gainkarga hau.
Bertsokletaren etapa helmugetan Nafarroako Eremu Diskriminatuaren berri ematen:


Eta Mendigorria Garestik gertu dago. Artaxoatik zer erran. Horregatik, familia hauen moduan dauden bertze ehunka familiengatik eta euskaraz ikasteari uko egin behar izan diotenengatik abiatu zen Bertsokleta larunbatean.
Lodosako Ikastola izan genuen abiapuntu eta askaria lagun:


Eguerdian Lizarran bertso-bermuta eta segituan errepidera berriz ere:


Bertsokleta Agurainera iristen Opakua portua pasa eta gero:
Bertsokleta Bizkaia aldean igandean:


Larunbatean Gipuzkoan, helmugetan Erriberako produktuak zozketatzen





