Asteburua Aritzalan: album ilustratuen tailerra eta Letrekin Dantzan

Larunbatean goiz-eguerdian plan bikoitza dugu familientzat Aritzalan, Deierri. Batetik, 6-10 adinekoentzat Yolanda Arrieta idazleak eta Aitziber Alonso ilustratzaileak gidatuta, album ilustratuaren ideia lantzeko, 11:00etan hitza eta irudia elkartuz. Ikasle bakoitzak pare bat orrialdeko album-mostra bat sortuko du, haiek emandako abiapuntu bati jarraituz.

11:30ean, aldiz, haur literaturaren bost libururekin jositako emanaldia: Letrekin Dantzan. Bost ipuinen haria ehuntzen duen istorio bat kontatzen da musikaz eta dantzaz lagundurik. Haurren irakurzaletasuna eta liburuekiko zirrara bultzatzeko ipuinak liburuaren euskarri fisikoaz lagundurik kontatzen dira, aldi berean ilustrazioek kontakizuna apaindu eta haurraren iruditeria kitzika dezaten.

Bietan beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea Irantzu euskara zerbitzuan (622154523 edo euskara.irantzu@gmail.com).

Larunbatean 11:00etan Letrekin Dantzan saioa 6-10 adineko haurrentzat

Larunbatean 11:30ean Letrekin Dantzan saioa 3-6 adineko familientzat

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena