Museoko lantaldetik bidalitako mezua: “Maiatzaren 17an eta 18an Museoen Eguna eta Gaua ospatuko direla baliatuz, Karlismoaren Museoak zenbait ekitaldi antolatu ditu, eta haietako batzuk gauzatuko dira asteburu horretan bertan ‘Karlistadak Lizarran’ izenburupean eginen den birsortze historikoaren barrenean“. Horrela, kartelean klikatuz egitarau osoa ikusi badezakezue ere, aipatu maiatzaren 17an, larunbatarekin eta 19:00etan euskarazko bisita gidatua izanen dela erakusketa iraunkorrera.
Argibideak, Karlismoaren Museoaren web-orrian (www.museodelcarlismo.navarra.es) eta Kartelean klikatuz handitzeko. Bide batez, zorionak kartelarengatik, euskara hutsez ere egiteagatik.