
(asteburu oparoa, jardueraz betea)
Asteburu hau euskarazko jardueraz betea datorkigu. Gaur arratsaldeko 20:00etan Buah Txabal! antzezlanarekin hasiko gara, Pinupe Gaztetxean. Bihar aldiz, Lizarran egitarau oparoa dugu, batetik herri inauterien egitarauak goiz goizetik hasita egun osoko plana eskaintzen digu (kalejirak, puska bila, bazkaria, Aldabika, Forun enparantzan kontzertuak, Larrain dantza …). Hor nonbait, 19:30 aldera, Lizarran Kantuz ere izanen dugu inauterien Kalejira aurretik kale eta enparantzak euskal doinuz betetzen. Garesen ere, larunbata gauean gaita-bertso-poteoa izanen dute eta bertso afaria Julio Soto eta Uxue Alberdirekin.




