“Gure gaztetxoak, itzultzaile handiak”, maiatzak 6, asteazkena, 16:30- 18:00, Maria Vicuña Gazteriaren etxean.
Hitzak zubiak dira beste pertsonekin konektatzen gaituztenak. Hitzengatik ez balitz, ezingo genuke berdin pentsatu, ezingo ginateke garen bezalakoak izan. Eta hitzen artean ere zubiak eraikitzen dira, euskaratik gaztelaniara esaterako. Halako bide egiten dute gure gaztetxoek haurtzarotik nerabezarora, eta alderantziz egingo bagenu?
Patxi Zubizarreta idazleak aurkeztuko du eta Fernando Rey itzultzaileak gidatuta hitzekin jolasean arituko dira gaztetxoak!
- Adina: 10-12 urteko gaztetxoak (LH5 eta LH6).
- Noiz eta Non: Maiatzak 6, asteazkena, 16:30 – 18:00, “Maria Vicuña” Gazteriaren Etxean.
- Izen-ematea: https://forms.gle/gj4YqUoNo4s7wk4h8 (gehienez 25 lagun).




