Asteartean bertan, azaroak 28, ikuskizun aparta Bota Peñan: Luze edo Motz. Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai bakarlariek bikarrizketa umoretsua eta azidoa eskainiko digute. Euskaraldia betean, erronka pertsonaletan arnasgunea hartzeko une aparta eta Ahobizi zein Belarriprestekin topo egiteko aukera.
“Luze edo Motz” ikuskizunean generoa hartuko dute umoregai, gure gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko. Horretarako hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen arituko dira Idoia Torregarai eta Mirari Martirena. Animatu eta hurbildu La Bota Peñara!!! Sarrera doan.