Kotarro.eus agendaren jarraitzaile bazara ohartuko zinen astearte hau beteta datorkigula:
- Maria Vicuña gazteriaren etxean kafe-tertulia izanen dute gurasoek, euskararen etxeko erabilera handitu asmoz (15:00/16:30);
- Garesko haur eskolan gurasoendako hitzaldia (“¿cómo podemos ayudar a nuestros hijos e hijas en el camino al multilingüismo?“, 17:00/18:00);
- eta Lizarrako liburutegiko sotoan Ines Bengoa ipuin kontalari (“Hatzak miazkatzeko ipuinak“, 18:30/19:30).
Ezin kexatu familiak!